José Ángel Pérez-Nievas Abascal (Tutera, 1930eko abenduaren 11 - 2008ko irailaren 16a) nafar abokatu eta politikari karlista izan zen.
Deustuko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen eta lanbidez abokatua izan zen. Alderdi Karlistaren kidea,[1] 2002ra arte Euskalherriko Karlista Alderdiaren idazkari nagusia izan zen. Jurrimendin eraildako Aniano Jiménez eta Ricardo García terrorismoaren biktima izendatzea lortu zuen. Bardeako tiro eremuaren aurkako borrokan ere aritu zen.
Erreferentziak