Jorge Alberto Francisco Valdano Castellanos (Las Parejas, Santa Feko probintzia, 1955eko urriaren 4a) argentinar futbolari eta entrenatzaile ohia da, espainiar naziotasuna ere duena. Gaur egun kirol zuzendaria eta hedabideetako kolaboratzailea da.
Ibilbidea
Jokalari
Real Zaragozan partida gehien jokatu zuen arren, bere ibilbidearen arrakasta nagusia jokalari moduan Real Madriden erdietsi zuen. Izan ere, bina liga eta UEFA Kopa irabazi zituen talde madrildarrarekin.
Halaber, Alavesen 4 urtez ibili zen 1970eko hamarkadan, Bigarren Mailan jokatu zuelarik.
Azkenik, Argentinako futbol selekzio nazionalarekin 22 partida jokatu eta zazpi gol sartu zuen. 1982ko Munduko Futbol Txapelketan eta 1986koan aritu zen, eta azken horretan txapeldun geratu.
Entrenatzaile
Club Deportivo Tenerifen, Real Madriden (liga bat) eta Valencia CFn aritu zen entrenatzaile gisa.