Jorge Serrano Elías (Guatemala Hiria, 1945eko apirilaren 26a) guatemalar politikaria da. 1991-1993 bitartean Guatemalako Errepublikako presidentea izan zen.
Bizitza
Industria ingeniaritzako ikasketak egin zituen San Carlos Unibertsitatean. Estatu kontseiluko lehendakari izendatu zuten Efraín Ríos Montt generalaren agintaldian (1982-1983). 1991ko hauteskundeen ondoren Errepublikako lehendakari hautatu zuten, eta bi urtez iraun zuen kargu hartan. Bere agintaldian Belizeren burujabetasuna ezagutu zuen, Karibe itsasorako zuzeneko sarbidea lortu zuen, Honduras eta El Salvadorrekin Erdialdeko Amerikarako proiektu federala bultzatu zuen eta bake hitzarmena sinatu zuen gerrillarekin.
1993an estatu kolpea eman zuen gobernutik, konstituzioa indargabetu zuen eta kongresu nazionala eta epaitegi gorena desegin zituen, baina urte hartan bertan dimisioa eman eta Panaman hartu behar izan zuen babesa, epaitegi konstituzionalak hartara beharturik.
Erreferentziak