Jorge Icaza Coronel (Quito, 1906ko ekainaren 10a - Ib., 1978ko maiatzaren 26a) Ekuadorreko eleberrigilea izan zen. Indioen matxinada kontatzen duen lanari esker lortu zuen ospe handia (1934, Huasipongo). Latifundismoaren eta kolonoen aurka idatzi zuen hurrengo liburuetan: En las calles (1935, Kaleetan), Cholos (1938), Media Vida deslumbrados (1942) eta Huairapamushcas (1948). Era dotoreagoan baina aurreko lanen bidetik idatzi zituen: Seis veces la muerte (1954, Sei bider heriotza), El chulla Romero y Flores (1959, mulato baten bizitza), eta Viejos cuentos (1960, Ipuin zaharrak). Literatura indigenista deituaren idazlerik garrantzitsuenetako bat izan zen. Icazaren hizkuntzan leku handia hartzen du indioen hizkuntzak berak.
Erreferentziak