Jorge Ferrari Hardoy

Jorge Ferrari Hardoy
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires, 1914
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires, 1977 (62/63 urte)
Hezkuntza
HeziketaBuenos Airesko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, diseinatzailea eta hirigilea
Lantokia(k)New York

Jorge Ferrari Hardoy (Buenos Aires, 1914 - 1977) arkitekto eta diseinatzaile argentinarra izan zen, hirigintzan eta etxebizitzan espezialista. 1930eko hamarkadaren erdialdean, barne-diseinuarekiko interes handia agertu zuen. BKF Aulkia da bere diseinu ezagunena.

Ibilbidea

1937ra arte ikasi zuen Buenos Aireseko Unibertsitateko Arkitektura Eskolan, garai hartan Zientzia Zehatzak, Fisika eta Naturaren Fakultatekoa zena. Eskolatik pasa ondoren, Europara bidaiatu zuen Parisen denbora pixka bat igarotzeko, Juan Kurchan bere ikaskidearekin. [1] 1937an Le Corbusierren estudioan lan egin zuen, eta Antonio Bonet ezagutu zuen. Le Corbusierren postulatuen jarraitzaile handia izan zen, zeinak Latinoamerikan interes berezia izan zuen Arkitektura Modernoaren Nazioarteko Kongresuaren ("Congres Internationaux d'Architecture Moderne" CIAM) ordezkari gisa. Biak Buenos Aireseko Araudi Planean lan egin zuten, eta 1947an zuzendari izendatu zuten. Hirigintzako arduradun gisa, Ferrari Hardoy Mendoza eta San Nikolaseko arau-planetan parte hartu zuen, baita 1944an San Juan hiriaren berreraikuntzan ere. 1947tik 1951ra Jorge Vivancorekin lan egin zuen, Argentinako CIAMeko delegatua. Berarekin batera, Ferrari Hardoy oso aktiboa izan zen La Platako Industria Eskolan, Universidad del Litoraleko Arkitektura eta Hirigintza Eskolan eta Buenos Airesko Unibertsitatean hizlari gisa. [2]

Erreferentziak

  1. archdaily. (19 de marzo de 2013). Edificio Los Eucaliptus / Jorge Ferrari Hardoy + Juan Kurchan. .
  2. «Ferrari Hardoy, Jorge» ModernaBuenosAires.org.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!