Joost Heystek van der Westhuizen (Pretoria, 1971ko otsailaren 20a - Johannesburg, 2017ko otsailaren 6a) Hegoafrikako hamabosteko errugbilaria izan zen, munduko txapelduna 1995ean. Uztartze-erdilari moduan aritzen zena; 89 aldiz jolastu zuen eta 38 entsegu sartu zituen hegoafrikar selekzioarekin.