Jon Rekondo

Jon Rekondo

Bizitza
JaiotzaLeitza1985eko apirilaren 2a (39 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaizkolaria

Jon Rekondo Salaberria (Leitza, 1985eko apirilaren 2a) nafar aizkolaria da. 2009an, Euskadiko eta Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketak irabazi zituen.[1] Harrezkero, sei aldiz lortu du bigarren postua Nafarroako Aizkolari Txapelketan, eta 2019an Euskadiko Aizkolari Txapelketako finalista izan zen.[2]

2014ko abenduaren 28an, apustu gogorra jokatu zuen Joxe Mari Olasagastiren aurka Tolosako zezen plazan: hogeina kanaerdiko moztu behar izan zituzten, eta bakoitzak 8.000 euro jarri zituen. 48 minutu eta 52 segundo behar izan zituen Olasagastik, eta bost segundo gehiago Rekondok.[3]

Palmaresa

Erreferentziak

  1. Rekondo, Jon. Ttipi-Ttapa, 2010eko urtarrilak 8, CC BY-SA 3.0, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-6).
  2. 35. euskadiko maila nagusiko aizkora txapelketaren finala. (Noiz kontsultatua: 2020-12-6).
  3. Ozta-ozta, Olasagasti garaile. Berria, 2014ko abenduak 29, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-6).
  4. «Jon Rekondo eta Eneko Saralegi Nafarroako txapeldun izan dira binakako aizkora txapelketan - Leitzaldea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
  5. Urrezko aizkora Rekondorentzat. Karkara, 2014ko abenduak 10, karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-7).
  6. Jon Rekondo leitzarrak eta Larrañagak irabazi dute Binakako Urrezko Aizkolari txapelketa. Ttipi-Ttapa, 2020eko martxoak 9, CC BY-SA 3.0, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-7).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!