Jon Mirande-ren idazlan hautatuak 1981ean Gero taldeak Jon Miranderen lanen antologia eta komentario bilduma bat da. Txomin Peillenek idatzitako biografia dakar.
Antologiaren ezaugarriak
Ez da oso antologia arrunta Jon Miranderen hau. Gaika prestatuta, Miranderen elementuak, ideiak eta ezaugarriak aztertzen ditu. Testuak horren arabera antolatzen dira: Mirande eta euskara, euskal gizartea, literatura beltza, idazle ereduak, giza jakintza, eritasuna... Kasu bakoitzean gaia ipuinekin, gutunekin eta beste motatako testuekin ilustratzen dira.[1]
Liburua idazle zuberotarrari eginiko omenaldia da, berarekin "zorraren zatitxo batzuk bedere ordaintzeko". Gero taldeak Mirande ikonoklasta bezala definitzen du, kontzeptua oso arlo desberdinetara eramana: erlijioa, sexua, politika, kultura, "politika eta literaturaren ikonografia epel eta etxezoko usaindunari astiñaldi galanta eman zion[a]".[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak