John Edward Gray (Walsall, Ingalaterra, 1800eko otsailaren 12 – 1875eko martxoaren 7a) zoologo, naturalista eta mikologoa izan zen. 1840tik 1875era British Museumeko Zoologia Zaintzailea izan zen. Museo honetako kolekzioak antolatu zituen, munduko hoberenen artean kokatuz.
Royal Entomological Society of London sortu zuen eta 500 bat artikulu idatzi zituen, horietako asko espezie berrien deskribapenak.