John A. Roebling zubi esekia, AEBetako Cincinnati hirian dagoen zubi eseki bat da, Ohio estatuan. Ohio ibaia zeharkatzen du.
1866an John Augustus Roebling ingeniariak diseinatu eta eraikiarazi zuen. 322 metro luze ditu eta eraiki zenean mundu osoko zubi eseki luzeena bilakatu zen, 1886an Roeblingek berak diseinatu eta 486 metro luze dituen Brooklyngo zubiak gainditu zuen arte.