Cuvilliés-ekin batera lan egin zuen Aufhausengo elizan (1736-1751) eta Municheko Sankt Michael de Berg elizan. Argizko guneak nabarmendu zituen, elizak garaiagoak eginez. Apainduria oparoa eman zien erretaulei, eta igeltsuzko irudi mugikor, irregular eta hautsiak jarri zituen ingurune zuri zabaletan, era horretara Bavariako eta Suabiako apainketa barrokoaren gailurra erdietsiz. Ottobeurengo (1737-1766) eta Diessengo elizak egin zituen, besteren artean.