Joaquín Julián Altzaa Gomendio (Oñati, 1798ko otsailaren 26a - Zaldibia, 1848ko uztailaren 3a) gipuzkoar legelari eta militarra izan zen.
Biografia
Oñatiko Unibertsitatean erromatar zuzenbidearen irakaslea, On Karlosen alde egin zuen Erregazaleen matxinadan eta Lehen Karlistaldian.[1] Teniente-koronel zela, lekualdaketa eskatu zuen Oriamendiko guduan Donostia ez bonbardatzeko. Bergarako besarkadarekin bat ez zetorrenez, muga zeharkatu zuen.[1]
Matinerren Gerraren aurkakoa izanda ere, berriro Gipuzkoara itzuli baina Antonio Urbiztondok preso hartu eta erail zuten.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b c Alzáa (Joaquín Julián de). in: Enciclopedia Universal Ilustrada Europeo-Americana. 4 Espasa-Calpe, 1059 or..
Kanpo estekak