Joana[1] (grezieraz: Ἰωάννα, Iōanna), Kusaren emaztea (grezieraz: γυνὴ Χουζᾶ)[2][3], Itun Berriko pertsonaia da. Jesusek sendatu zuen eta geroago Joanak berari eta bere ikasleei lagundu zien bidaietan. Kusaren emaztea zen, Herodes Antipasen etxea administratzen zuena[4][5]. Tradizio kristauak dio Joana izan zela ezkutuan Joanes Bataiatzailearen burua gorde zuena[6].
Lukasen Ebanjelioaren 24. kapituluak Jesusen Piztueraz jakin zuten lehenak emakumeak zirela dio, eta haien artean Joana aipatzen du, Maria Magdalena eta Maria Santiagorenarekin batera apostoluei berri ona iragarri ziona[7].
Santutzat dute anglikanoek eta luterotarrek (santu-eguna abuztuaren 3an ospatzen da), ortodoxoek (Pazkoko hirugarren igandean) eta katolikoek (maiatzaren 24an erromatar errituan eta Pazkoko hirugarren igandean ekialdeko errituetan)[8].
Richard Bauckham ikertzaileak Joana, Kusaren emaztea, Erromatarrei Gutunean aipatzen den Juniarekin identifikatzen du, Joana bere hebrear izena izanik eta Junia erromatarra[9][10].
Erreferentziak
Kanpo estekak