Joan I.a Portugalgoa Ongi Gogoratua[1] (Lisboa, 1358ko apirilaren 11 - Lisboa, 1433ko abuztuaren 14a) 1385-1433 urteetan Portugalgo erregea izan zen.
Bizitza
Avizko ordena militarreko maisu nagusi izan zen erregetzan bere anaia Fernando I.aren lekua hartu aurretik. Goi mailara eraman zuen Portugalgo erresuma. Aljubarrotako guduan (1385) Gaztelako osteak menderatu zituen eta Zeuta hiriaz jabetu zen, Ipar Afrikako mairuen aurrean nagusitu ondoren (1415). Bere seme Henrike Nabigatzailearen bidaiak bultzatu zituen eta gaur egun ere indarrean dagoen aliantza bat sinatu zuen Ingalaterrako koroarekin.
Erreferentziak
Portugalgo errege-erreginak |
---|
Borgoinako leinua (1139–1383) | | |
---|
Aviz leinua (1385–1495) | |
---|
Aviz-Beja leinua (1495–1580) | |
---|
Habsburgo leinua (1581–1640) | |
---|
Braganza leinua (1640–1853) | |
---|
Braganza-Coburg leinua (1853–1910) | |
---|