Joakim Fraile

Joakim Fraile
Bizitza
JaiotzaGarinoain1930eko ekainaren 2a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1998ko abenduaren 11 (68 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Joakim Jose Fraile Mariñelarena (Garinoain, 1930eko ekainaren 2a - Gasteiz, 1998ko abenduaren 11) nafar margolaria izan zen. 1953an hasi zuen bere lana, figuraziotik aldendu gabe, nahiz eta hurrengo hamarraldian abstrakziora jo, interes nagusia espresionismo abstraktuan eta informalismoan jarrita. Gasteizen sortu zen Equipo 63 taldeko kide izan zen, eta talde hari lotuta egon zen 1966an Orain Euskal Eskola Mugimendua sortu zen arte. Schommer, Mieg eta Ortiz de Elgearekin batera, Orain taldeak 1966an Donostian eta Gasteizen egin zituen bi erakusketatan parte hartu zuen, eta haren Manifestua ere sinatu zuen. Taldea desegin ondoren (1968), hurrengo hamarraldian pop-art joeraren alorrean ere egin zuen saiorik. 1980-1994 bitartean, ordea, espresionismo abstraktura itzuli zen.

Erreferentziak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!