Jesús Valdés Orotz (Zangoza, 1896ko otsailaren 17a - Iruñea, 1963ko abuztuaren 13a) nafar militarra izan zen, Espainiako Lehor Armadako teniente-koronel izandakoa.
Toledoko Infanteria Akademian ikasi zuen. 1922an Al-Hoceimako lehorreratzean parte hartu zuen. Gerra Zibila piztu zenean, Errepublikaren alde egin zuen.[1] 1939an teniente-koronel zela, Camarena de la Sierran errenditu zen.
Gerra-kontseilu batean heriotza zigorra jazo arren, zigorra kommutatu zuten. 1947an barkamena jazo zuen.
Erreferentziak
- ↑ Salas Larrazábal, Ramón. (2006). Historia del Ejército Popular de la República. Madril: La Esfera de los libros, 343 or. ISBN 84-9734-465-0..