Jesusen Bihotz Guztiz Santuaren Ahizpa Ostalariak zuzenbide pontifizioko emakume kongregazio erlijioso katolikoa da,[1] 1881ean Benedetto Menni erlijioso ostalariak sortua. Gaixoak artatzeko helburua du, batez ere, arreta psikiatrikoan, osasun mentalean eta desgaitasun intelektualean.
Gaur egun, kongregazioak arreta soziosanitarioko 370 zentro eta dispositibo baino gehiago ditu munduko 25 herrialdetan banatuta, 11.100 langile baino gehiagorekin eta boluntario ugarirekin.
Erreferentziak
Kanpo estekak