Jens Lurås Oftebro (Oslo, 2000ko uztailaren 21a) eskiatzaile norvegiarra da. 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan bi domina eskuratu ditu Konbinatu nordikoko proban, urrezkoa taldean eta zilarrezkoa bakarka[1].
Ibilbidea
2017an hasi zen Munduko Gazte mailako txapelketan lehiatzen eta hurrengo urteetan hainbat domina lortu zituen, urrezkoa 2021ean.
2022ko Pekingo Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen taldeko proban[2] eta zilarra eskuratu zuen bakarka malda handian, herrikide duen Jørgen Graabaken atzetik.
Anaia zaharragoa den Einar Lurås Oftebro ere Olinpiar Jokoetan aritu zen konbinatu nordikoan.
Txapelketak
Erreferentziak
Kanpo estekak