Jenny von Westphalen

Jenny von Westphalen

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohanna Bertha Julie Edle von Westphalen
JaiotzaSalzwedel1814ko otsailaren 12a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaLondres1881eko abenduaren 2a (67 urte)
Hobiratze lekuaHighgate Cemetery (en) Itzuli
Tomb of Karl Marx (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Familia
AitaLudwig von Westphalen
AmaCaroline Heubel
Ezkontidea(k)Karl Marx  (1843ko ekainaren 19a -  1881eko abenduaren 2a)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jardueraksoziologoa eta politikaria
Lantokia(k)Treveris

Johanna Bertha Julie von Westphalen (Salzwedel, 1814ko otsailaren 12a - Londres, 1881eko abenduaren 2a), idazle eta pentsalari prusiarra izan zen. Jenny bezala ezagutua. Liga Komunistako lehen kidea izan zen. Karl Marx filosofoarekin ezkondu zen eta zazpi ume eduki zituen harekin. Horietatik lau hil egin ziren haurrak zirela.

Familia

Salzwedel herrian jaio zen, prusiar aristokraziako familia garrantzitsu batean. Bere aita Ludwig von Westphalen baroia zen (1770-1842), eta administrazio publikoko goi karguduna izan zen. Aitaren aita Christian Philip Heinrich von Westphalen izan zen (1723-1792). Aitaren ama Jeanie Wishart izan zen (1742-1811), eskoziako noblea. Amaren familiakoak Argylleko dukeak ziren, eskoziako aristokrata familia garrantzitsuena mende luzez. Johannaren ama Amalia Julia Caroline (1780-1856) baroia zen. Johannaren anaia bat, Ferdinand Otto Wilhelm Henning von Westphalen, Prusiako Barne Ministroa izan zen, eta Karl Marx koinatua atxilotu eta deportatzeko agindua sinatu zuen.

Ezkontza

Johanna eta Karl Marx umetatik ezagutzen ziren, eta Marx baino lau urte zaharragoa zen. 1835an hasi zuten bikote harremana. Nobioen aitak ere lagunak ziren. 1843ko ekainaren 19an ezkondu ziren. Hiru hilabete beranduago, Parisera joan ziren bizitzera.

Erbestealdia Belgikan eta Erresuma Batuan

1845eko otsailean Frantziako poliziak Johanna eta Karl Marx kanporatu egin zituen, eta Bruselara joan ziren. 1846an Liga Komunistan parte hartzen hasi zen, eta baita Alemaniako Langileen Batasunean. Urte horretan Karl Marxek eta biek Manifestu Komunista idazten lan egin zuten.

1848ko martxoan Belgikako poliziak Karl Marx atxilotu eta kanporatu zuen. Bikotea Parisera joan zen, eta handik Koloniara.

1849ko ekaineko alemaniar iraultzak porrot egin ondoren bikoteak Londresen amaitu zuen. Hurrengo hilabeteetan egoera gogorrean bizi izan ziren, pobrezian. 1851tik aurrera egoera hobetu egin zitzaien, Friedrich Engels lagunak emandako babes ekonomikoari esker.

1881ko abenduaren 2an hil zen Londresen, 67 urterekin.

Eragin intelektuala

Johanna Bertha Julie von Westphalenek eragin nabarmena eduki zuen bere senar Karl Marxen lanean. Marxen lanen zuzentzailea izan zen eta hainbat lan argitaratu zituen.[1] Gutunak eta ideiak trukatu zituen hainbat intelektualekin (Feuerbach, Proudhon, Bakunin), eta antzerki-kritika egin zuen.[2]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Redacción. (2018-05-06). «Jenny von Westphalen, la aristócrata que renunció a su riqueza por casarse con Karl Marx e impulsó sus ideales revolucionarios» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  2. Txantiloi:Local «Jenny y Mary» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!