Jenny Morris eta bere ahizpa etxean heziak izan ziren eta, epe motz batez, Notting Hill High School bigarren hezkuntzako eskolara joan ziren.
Oso azkarra zen eta Cambridge-eko tokian tokiko azterketak gainditu zituen, Oxford edo Cabridgeko emakumeentzako college batera joan ahal izateko. Hala eta guztiz ere, 1867an epilepsia agertu zitzaion eta hasieran oso arina zen arren, urteek aurrera egin ahala, gero eta gogorragoak bihurtu ziren gaixotasunaren erasoaldiak.[2]
Gurasoak bizirik izan zituen artean, Londresen bizi izan zen bere etxean edo kostaldean, zaindari batez lagunduta. Amaren heriotzaren ostean, bere ahizpa May Morris arduratu zen haren zaintzaz.[3]
Brodatzaile oso trebea izan zen Jenny Morris, bere ahizpa eta ama bezala.
Bere lana Londresko William Morris Gallery galerian dago gordeta. Lan horiek bere trebetasun handia erakusten duten arren, familiarentzat egindako piezak ziren bakarrik.[4]
British Library liburutegian daude gordeta Jenny Morris eta Sydney Cockerell bere aitaren legelariaren arteko gutunak (1897-1919).[5]
Over Stowey-n (Somerset) hil zen 1935eko uztailaren 11n, 74 urterekin, diabetesaren konplikazioen eraginez.[6]
Galeria
Jane eta Jenny Morris, 1864 inguruan, H. Smith-en argazkia.
Morris eta Burne-Jones familiak, Jenny atzean eskuinean eserita, Frederick Hollyer-ren argazkiak, 1874.
Erreferentziak
↑Marsh, Jan (1986): Jane and May Morris: A Biographical Story, 1839-1938.
↑MacCarthy, Fiona. (1995). William Morris. A Life for our Time. Faber, 368 or..
↑Bain, Rowan. (2017). "A Tale of Two Sisters: May and Jenny Morris". In Hulse, Lynn (ed.). May Morris. New Perspectives.. Londres: Friends of the William Morris Gallery, 42–55 or. ISBN978-19108-85529..