Jeffrey Hoogland (Nijverdal, Herbehereak, 1993ko martxoaren 16a) pistako txirrindularitzan lehiatzen den atleta holandarra da, abiadura eta erlojupeko probetan espezialista[1].
Udako hiru Olinpiar Jokotan parte hartu zuen, Tokio 2020an bi domina lortuz: taldekako sprintean urrea (Roy van den Berg, Harrie Lavreysen eta Matthijs Büchlirekin batera) eta banakako esprintean zilarrezkoa, eta Paris 2024an berriz ere urrezkoa taldekako proban. Bestalde seigarren postua lortu zuen Rio de Janeiro 2016an taldekako abiaduran[1].
2016 eta 2021 urteen artean, hamabi domina irabazi zituen Pistako Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, eta hamalau domina, 2015 eta 2021 urteen artean Europako Pistako Txirrindularitza Txapelketan[1].
2019ko Minskeko Europako Jokoetan, urrezko bi domina irabazi zituen banakako eta taldekako abiadura probetan[1]
Nazioarteko domina taula
- ↑ Sailkapen txandan hartu zuen parte
Erreferentziak