Jean Negulesco (Craiova, Errumania, 1900 – Marbella, Espainia, 1993) zinema-zuzendaria izan zen. Jatorriz errumaniarra, estatubatuar hiritartasuna hartu zuen. Oso gazte zela, Parisa joan zen, margolaritza ikastera. 1927an, Estatu Batuetara joan zen bere koadroak erakustera, eta han geratu zen. Hollywooden, jantziak eta dekoratuak marraztu zituen.
Film nagusiak: The Mask of Dimitrios (1944) eta Titanic (1953).
Erreferentziak