Jean Dunois (izengoitia: Orléansko Sasikoa; Paris, 1403 - L'Haÿ-les-Roses, 1468ko azaroaren 24a) Frantziako gerra-gizona izan zen. Orléansko Luis eta Enghiengo Marietteren semea. Joana Arc-ekoaren laguna izan zen. Joana hildakoan, ingelesen aurka borrokatzen segitu zuen. Normandia berriro konkistatzeko guduetan parte hartu zuen, eta ingelesak Guienatik bota zituen 1451. urtean.
Erreferentziak