Javier Ramírez Sinués (Deustia, 1898 – Zaragoza, 1977ko uztailaren 27a) aragoiar abokatu eta politikari kontserbadorea izan zen, Arabako gobernadore zibila izandakoa.
Javier Ramírez Orueren semea,[1] Espainiako Bigarren Errepublikan Elkarte Tradizionalistan sartu zen.[2] 1933ko hauteskunde orokorretan diputatu hautatu zuten Zaragoza ordezkatuz. Gerra Zibilean matxinoen alde egin zuen eta kapitaina izan zen. Gerran oraindik, Soriako gobernadore zibil izendatu zuten eta 1939 eta 1943 artean Arabakoa.
Gero, politika utzi zuen baina beti Joan Borboikoaren zaleen ondoan lerrokatu zen.
Erreferentziak