Jātaka (sanskritoz: जातक, euskaraz "jaiotza" esan nahi duena) Budaren aurreko bizitzak kontagai duten elezaharren bilduma da, pali hizkuntzaz idatzia eta India guztira zabaldua. 547 istorio dira denetara, K.a. III. mendekoak zaharrenak. Asiako herri budista guztietako hizkuntzetara itzuli dira ipuin horiek, eta berebiziko garrantzia izan dute itzulpen horiek herri haietako filosofian eta literaturan.