Japonierak begirunezko trataera konplexua du, keigo izenarekin ezagutzen dena (敬語, begirunezko hizkuntza). Tratamendu honen erabilera derrigorrezkoa da hainbat egoera ezberdinetan eta erabiltzen ohi dira gizarte-maila ezberdinen artean distantzia ezartzeko edota gertutasuna mugatzeko.
Sistema hau oso zabala da eta, oro har, ohorezko hizkera, apaltasunezko hizkera eta hizkera formala bereizten ditu. Errespetu maila adierazteko berezko hiztegi eta gramatika badu ere, hori ez da errespetua adierazteko era bakarra. Izan ere sistema honen barne sartuko litzateke ere ohorezko tratamendua eta apaindutako hizkera [1]. Ekialdeko Asian aurkitu daitezkeen ohorezko sistemen parekoa da; esaterako Koreerarenaren antzekoa da.
Sarrera
Japonierak ohorezko egiturak erabiltzen ditu gizarte-maila, gertutasuna edo maila berdintasuna adierazi edo indartzeko. Adibidez, Izenordainaren hautuak adieraziko du hiztunen arteko, edo igorlea eta aipatutako pertsonaren arteko gizarte harremana.
Begirunezko hizkera, gehienetan, estilo zuzena baiano luzeagoa da. Muturrezko baino arraroak ez diren adibide batzuk hurrengoak dira.
Galdera bat egiterakoan:
Lehenengo adibidea lagunarteko testuinguru informalean; bigarrena, berriz, bilera formal baten testuinguruan, langile batek nagusiari.
訊いていい?
Kiite ii?
Galdera bat egin ahal dizut?
聞かせていただけると嬉しいんですが。
Kikasete itadakeru to ureshii n desu ga.
Galdera bat egin baldin banezake poz-pozik egongo nintzateke.
Laguntza eskatzerakoan:
Lehenengo adibidea testuinguru formalean; bigarrenean, berriz, testuinguru oso formalean, idatzizkoan ohikoagoa.
ご協力下さい。
Go-kyōryoku kudasai.
Laguntza (lankidetza), mesedez.
ご協力の程お願い申し上げます。
Go kyōryoku no hodo o-negai mōshiagemasu.
Zure lankidetza eskatzen dizugu.
Azkeneko adibide horrek ohorezko bi aurrizki, aditzaren nominalizazioa (formaltasunagatik), ohorezko forma bat, eta apaltasunezko bi forma ditu.
Jatorria
Hizkera motak
Orokorrean begirunezko tratamendua hiru motetan sailkatzen da: Ohorezkoa (尊敬語, sonkeigo), Apaltasunezkoa (謙譲語, kenjōgo)[oh 1] eta hizkera formala (丁寧語, teineigo). Japoniako derrigorrezko bigarren hezkuntzan (12-15 urte) 3 hizkera mota hauez gain, estilo zuzena eta estilo formala ere ikasten dituzte.
Japoniar ikasketetan, halaber, ohikoa da begirunezko trataera 5 motetan sailkatzea, hizkera adeitsua (丁重語, teichōgo) eta apaindutako hizkera (美化語, bikago) Apaindutako hizkera gehituz. 3 motako sailkapen sisteman kenjōgo eta teineigo moten barruan sailkatzen dira, hurrenez hurren. 2017ren otsailean HKKZTMren parte den kultura agentziak plazaratutako "begirunezko trataeraren gida" gidaliburuan[2] 5 taldetako sailkapena erabiltzearen alde egin zuen: sonkeigo, kenjōgo I, kenjōgo II (teichōgo), teineigo eta bikago.[3]
Sailkapen sistema bi horien desberdintasun nabariena da 5 motetako sistemak desberdintzen duela sailkapen tradizionalaren apaltasunezko hizkeraren begirunea elkarrizketaren erreferenteekikoa (kenjōgo) ala hartzailearekikoa (teichōgo) den. Gainera, hizkera formalaren parte den aipaindutako hizkera bereizten du.
Begirunezko tratamendu mota testuinguruaren arabera aldatuko da eta bakoitzak berezko hiztegia eta esaldi amaierako inflexioak ditu. Adibidez, egin aditzaren forma estandarra estilo zuzenean suru (する) da. Forma hau gertuko adiskideekin eta familiarekin erabiltzeko aproposa da. Egunerokotasunaren egoera gehienetan, ordea, hizkera formala erabiliko da, shimasu. Ohorezko forma nasaru (なさる), eta nasaimasu (なさいます) hizkera formalean, nagusiari edo bezeroei buruz hitzegiteko erabiltzen da; eta, norberaren ekintzei buruz hitzegiterakoan itaru (致す) forma apala, eta bere itashimasu (致します) hizkera formalean, erabiltzen dira. Erreferenteekiko begirune sistema (sonkeigo eta kenjōgo), goiko adibidean ikusi den bezala, hizkera formalarekin bateragarria da. Hizkera formala erabiltzearen hautua testuingurua, estiloa edo gramatika-arauen arabera egiten da.
3 mota
5 mota
Ezaugarriak
尊敬語
Sonkeigo
Ohorezko hizkera
尊敬語
Sonkeigo
Ohorezko hizkera
Elkarrizketaren erreferenteekiko
begirune sistema
Ekintzaren subjektuaren maila hiztunarena baino altuagoa dela adierazten duen hizkera.
謙譲語
Kenjōgo
Apaltasunezko hizkera
謙譲語
Kenjōgo
Apaltasunezko hizkera
Ekintzaren objektuaren maila subjektuarena baino altuagoa dela adierazten duen hizkera.
丁重語
Teichōgo
Hizkera adeitsua
Hartzailearekiko begirune sistema
Hartzailearen maila igorlearena baino altuagoa dela adierazten duen hizkera.
丁寧語
Teineigo
Hizkera formala
丁寧語
Teineigo
Hizkera formala
Hartzailearen maila igorlearena baino altuagoa dela adierazten duen esaldi amaierako inflexioa. Adibidez: desu (です), masu (ます), gozaimasu (ございます)...
美化語
Bikago
Apaindutako hizkera
-
Fintasuna adierazten duen hizkera.
Hizkera formala
Ohorezko hizkera
Apaltasunezko hizkera
Hizkera adeitsua
Apaindutako hizkera
Bikago (美化語, "apaindutako hizkera"), tankan gago (雅語, hizkera dotore) bezala ezagutzen dena, hitzak apaintzeko edo adeitsuagoa egiteko hizkera da. Hiztunak hizkera hau erabiltzen du bere hizkerari fintasuna eman diezaion. Hitzei o- edo go- aurrizkiak (biak 御 kanjiarekin idatziak) gehitzen egiten da normalean eta hizkera formalarekin batera erabiltzen da[2]. Hizkera honetako termino asko muromachi garaian gorteko emakumeek sortu zituztenez, nyōbō kotoba (女房言葉, gorteko emakumeen hitzak) bezala ezagutzen da eta hizkera femeninotzat hartu izan da.[4]
Orokorrean, go- aurrizkia (on'yomi) txina-japoniar hitzei, txineratik mailegututako lexikoari edo txina-japoniar elementuekin osatutako lexikoari, gehitzen zaio eta o- aurrizkia (kun'yomi), ordea, japonieraren hitz natiboei. Gainera, kasu batzuetan hitza aldatu behar da. Hona hemen adibide batzuk:
Hala ere, arau honetan salbuespenak badaude. Adibidez, txineran jatorria duten hurrengo hitzak o- aurrizkia eramaten dute: o-cha (お茶, te), o-daiji ni (お大事に, laster osatu), o-denwa (お電話, telefono), o-keiko (お稽古, praktika). Bestalde, go- aurrizkia eraman eta japonieran jatorria duten hitzen artean go-yukkuri (ごゆっくり, poliki) aurkitzen dugu.
Hurrengo adibidean, cha (茶, te) eta senbei (煎餅, japoniako arroz-galleta mota), hitzen aurrean agertzen den o- atzizkia eta aditzaren forma formala erabiltzen dira:
お茶にお煎餅、よく合いますね。
O-cha ni o-senbei, yoku aimasu ne.
Tea senbeiekin oso ondo ezkontzen da.
Aurreko adibidearen apaindutako hizkera ezin da, gramatikoki, begirunezko trataera denik esan; ordea, hizkuntza formala dela esaten da. Izan ere, apaindutako hizkeran ez da pertsona batekiko begirunea adierazten. Hurrengo adibidean, aitzitik, hiztunak entzulearen ekintza eta entzuleak emandako objetuak zuzenean aipatzen ditu, eta, beraz, ohorezko hizkera erabiltzen du.
お宅様からいただいたお菓子は大変おいしゅうございました。
O-taku-sama kara itadaita o-kashi wa taihen oishuu gozaimashita.
Eman zenizkidan gozoak oso goxoak zeuden.
Berezko lexikoa
Lehen aipatu bezala, apaindutako hizkeran hitz batzuk o- edo go- aurrizkiak erabili ordez, hizkerari fintasuna emateko hitz aldaketa ematen da. Hurrengo taulan jasotzen dira "sanseidoonline hiztegian" agertzen diren adibideak[5]
Begirunezko trataeran hainbat egitura daude aditzak eraldatzeko; hala nola, «お~になる» (o... ni naru) eta «~れる・られる» (...reru/rareru) ohorezko hizkeran, «お~する» (o... suru) apaltasunezko hizkeran eta «~ます» (...masu) amaierako inflexioa hizkera formalean. Aditz batzuk, ordea, forma bereziak hartzen dituzte, ondorengo taulan agertzen direnak. Hala ere, askotan forma berezi hauetaz gain egitura orokorrak erabili daitezkeenez, "sanseidoonline hiztegian" berezko formak soilik agertzen diren kasuak letra lodiz markatu dira[6][2].
Oharra: Zuriuneek esan nahi dute egitura orokorrak soilik esistitzen direla. Marratxoek esan nahi dute egitura orokorra ezin dela eraiki[† 1].
↑ abJaponieraz eman aditzakdesberdintzen du ekintzaren norabidea. Ekintza kanpora (nik zuri, zuk beste norbaiti, nik beste norbaiti edo 3. pertsona batek beste pertsona bati) edo barrura (norbaitek zuri, norbaitek niri, zuk niri) izan daiteke.
↑Jatorriz apalasunezko hitza zen, baina, apaltasunezko hizkeratik apaindutako hizkerara aldaketa semantikoa finkatzen ari da jendartean.
↑Eskualdeko ezberdintasunak daude "oru" eta "oreru" erabileraren artean. "Oru" jatorriz mendebaldeko esaera denez, "oreru" askotan erabiltzen da mendebaldeko japonieran. Ekialdean, non "iru" da formarik ohikoena, "oru" aditzak apaltasunezko ñabardura markatuagoa du eta "oreru" formaren erabileraren aurka dago jende asko. Gainera, keihan eskualdean "orareru" forma erabiltzen dute おられる. "Irareru" forma teknikoki posiblea bada ere, ez da erabiltzen.