James Gambier, Gambierreko 1. Baroia, Royal Navyko flotako almirantea (1756ko urriaren 13 - 1833ko apirilaren 19), militarra izan zen. Charlestongo setioan parte hartu zuen Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran. Beranduago HMS Defence itsasontziko kapitain gisa Ekainaren Bat Loriatsuan hartu zuen parte, Frantziako Iraultzako Gerretan. Bertan izandako lorpenengatik saritua izan zen.
Almirantegoaren Lord Komisarioa eta Itsasoko Lehen Lord izan zen, eta Ternuako gobernadorea. Lord Cathcart Jeneralarekin batera Kopenhageko gudua gainbegiratu zuen Napoleondar Gerretan. Beranduago, Euskaldunen Arradako Guduan izandako jarrera koldarrarengatik eraso zuten, baina hortik ere onik atera zen[1].
Erreferentziak
- ↑ Tracy, Nicholas. (2006). Who's who in Nelson's navy: two hundred naval heroes. Chatham [u.a.] ISBN 978-1-86176-244-3. (Noiz kontsultatua: 2024-12-30).
Kanpo estekak