Jakue Alfeorena edo Jakue Txikia[1] —antzinako grezieraz: Ἰάκωβος, Iakōbos; arameraz: Yaakov Bar-Zebdi— Jesus Nazaretekoak hautaturiko hamabi apostoluetako bat izan zen. Ebanjelioetan lau aldiz baino ez da ageri, lauetan apostoluen zerrendetan, non aitaren izenarekin batera izendatzen duten, Zebedeoren seme den Jakue apostoluarengandik bereizteko asmoz.
Hainbat hiri, leku, herrialde eta gizataldeen santu zaindaria da: Frascati, Monterotondo, farmazialariak eta abar.
Erreferentziak
Kanpo estekak