Jakob Frank (Korołówka, Polonia —egungo Ukraina—, 1726 – Offenbach, 1791ko abenduaren 10a), judu-poloniar heretikoa izan zen.
Biografia
Sabbatiarren sektako buru zelarik (Sabbati Zevi, 1626-1676), eztabaida ugari izan zituen judu ortodoxoekin. Agintari katolikoek aginduta Talmuda erre zuen (1757), eta itxuraz kristautu egin zen (Lviv, 1759); bere burua mesiastzat eta S. Zeviren gorpuzte berritzat zuen. Atxilotuta hartu zuten (1760-1772); hala ere, Europa erdialdeko politika-auzietan parte hartu zuen. Frankzaleak (edo zoharistak) Alemania, Polonia eta Hungariara zabaldu ziren.
Erreferentziak