Jacob Van Artevelde (Gante, c. 1290 - ibidem, 1345eko uztailaren 24a) flandriar politikaria izan zen. Luis de Nevers flandriar kondeak Eduardo III.a Ingalaterrako erregearekin bateratu nahi izan ez zuenean, artilearen esportazioa debekatu zuen Ingalaterrako erregeak. Orduan Van Arteveldek kondearen aurkako matxinada antolatu zuen. 1337. urtean Ganteko kapitain nagusia zen, eta Flandriako herriak Eduardo III.aren agintaritzapean jarri nahi izan zituen. Hiri handien interesekin egin zuen topo, ordea, eta Flandriako altxorra ingelesen eskuetan utzi zuelako salaturik hil zuten.
Erreferentziak