Iñigo Lezertua (Mutriku, Gipuzkoa, 1984) gidoilaria eta arraunlaria da. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean, eta Gidoietan graduatua University of California Los Angeles (UCLA) unibertsitatean.
Euskal Telebistan hainbat telesailen gidoiak idatzi ditu: Eskamak kentzen, Goazen, Vaya Semanita eta abar. Espainiako kateetan eta atzerrian ere gidoilari lan egin du.
Egun, Mutriku Arraun Taldeko arraunlaria da, KAE 2 ligan.