Iñigo Iturrate Ibarra (Bilbo, Bizkaia, 1963ko urtarrilaren 20a) EAJren izenean Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea da, legebiltzar horren IX. eta X. legegintzaldietan. Bizkaiko Foru Aldundiko funtzionarioa da lanbidez.
Eusko Legebiltzarrari dagokionez, 2002tik 2006ra Eusko Legebiltzarrreko ordezkaria izan zen RTVEren Euskadiko Aholku Batzordean. Egun, Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren bigarren idazkaria da; Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Segurtasun eta Justizia batzordeko kidea; Eusko Legebiltzarreko Erregelamendu eta Gobernurako Batzordeko bigarren idazkaria; Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordeko kidea; eta EITBren Administrazio Kontseiluan Eusko Legebiltzarraren ordezkaria.
EAJren barnean, Aberri Batzarreko ordezkaria izan da; Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkidea (1991-2007). Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariordea (1995-2003); eta Bizkaiko Batzar Nagusietan Eusko Abertzaleak taldeko bozeramailea (2003-2007).
Gainerako erakunde publikoei dagokienez, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuna eta Herritarren Eskubideetarako zuzendari nagusia izan da (2007-2009); Garapen Lankidetzarako Euskal Aholku Batzordeko kidea (2007-2009); eta Emakundeko Zuzendaritza Kontseiluko kidea (2007-2009).
Sabino Arana Kultur Elkargoko bazkidea eta Amnesty Internationaleko bazkidea da. Horrez gain, 2007ko udal hauteskundeen ondoren Mendexan sorturiko udal taldeko kide izan zen.
Kanpo estekak