Iñigo Astiz Martinez (Iruñea, Nafarroa, 1985eko apirilaren 23a) euskal poeta eta kazetaria da. 2019an Lauaxeta saria jaso zuen Analfabetoa poema bildumarekin. Berriako Kultura sailean aritzen da, hain zuzen ere.
Ibilbidea
Lehendik Baita hondakinak ere (Susa, 2012) argitaratu zuen eta badu haurrentzako poema liburu bat ere Joemak eta polasak, Maite Mutuberriak ilustratua (Elkar, 2019). Bestalde, bi poema antologia euskaratu ditu, bat Sylvia Plath-ena (Ariel eta beste poema batzuk, Denonartean, 2013) eta bestea Sandro Pennarena, Damaris Panek ilustratua (Bilduma bat, Farmazia Beltza, 2019). 2020an haur eta gazte literaturako saria jaso zuen Euskadi Literatura Sarietan Joemak eta Polasak liburuagatik.[1]
Obra
Poesia
- Baita hondakinak ere (Susa, 2012)
- Analfabetoa (Susa, 2019)
Kronika
Narrazioa
Saiakera
- Ez duzu abusatuko (Elkar, 2017)
Haur literatura
- Joemak eta polasak (Elkar, 2019). Lan honekin Euskadi literatura saria irabazi zuen.
- Haserrea
- Kixkur
Itzulpenak
Erreferentziak
Kanpo estekak