Iñigo Ansola Kareaga (Markina-Xemein, 1974) bizkaitar politikari jeltzalea da. EEEko Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria izandakoa da Ansola, eta Mondragon taldeko zuzendaritza lanetan aritua.
Ingeniaritza tekniko industrialeko ikasketak egin zituen, baina ez zituen bukatu, eta uraren kudeaketarekin lotutako eginbeharretan egin du ibilbide profesionala, batik bat administrazioan. Bizkaiko Foru Aldundiko Uraren zuzendari izan da egungo EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidentea, baita Ingurumen Azpiegituren foru zuzendaria ere; eta Jaurlaritzaren mendeko Ura agentziako burua ere bai.[1]
2024an Itxaso Atutxa ordezkatu zuen BBBko presidentetzan.
Erreferentziak
Kanpo estekak