Iñaki G. Holgado (Errenteria, 1971-) ilustratzaile, marrazkigile eta komikigile gipuzkoarra da. Xabiroi aldizkariaren kolaboratzailea da, Harkaitz Canoren gidoietan oinarriturik lau lan argitaratu dituelarik Ikastolen Elkartearen eskutik: Piztia Otzanak (2008), Zebra efektua (2013) Museo bilduma (2016) eta Amets alokatuak (2019).
2018ko Zinemaldian estreinatu zen Black is Beltza animaziozko filmaren funtsen sorkuntzan zuzentze lanak egin zituen [1]. 2020ean Elkano, mundua beletan komikia osatu zuen Alber Vazquez idazlearen gidoiarekin[2].
Euskaraz ez ezik frantsesez, gazteleraz eta italieraz ere argitaratu dira bere zenbait obra.
Ibilbidea
90.hamarkadatik aurrera bere komikiak hainbat aldizkaritan argitaratu izan dira: Aleta etxeko aldizkariak, Ipurbeltz, El Balanzin, Heavy Metal (USA), Spirou (Belgika), Penthouse Comix, Gotham, Z eta Xabiroi [3]: azken aldizkari honetan Harkaitz Canorekin osatu du sormen bikotea, eta aldizkarian atalka argitaratzeko 4 istorio luze osatu dituzte, 2005 eta 2019 artean, albumetan merkaturatu direnak. Frantziar merkatuan maiztasunez argitaratzen du, Marko komikigilearekin elkarlanean[4].
- "El Voluntario" (gidoia: Joseba Basalo). Aleta ediciones, 1996
- "Ipurbeltz" (245. zenbakia). Erein argitaletxea, 1998
- "Aleta presenta". Aleta ediciones, 2000
- "Balas perdidas" (1 eta 9 zenbakietan), Aleta ediciones
- "Xabiroi". Ikastolen elkartea (lehen aletik gaur egun arte)
- Flash-back volumen 2, Ediciones flash-back (5. zenbakia), 2006
- Aiò Zitelli! Aleta ediciones (2014)
- Verdún, Yermo ediciones (2017)
- Elkano, mundua beletan (gidoia Alber Vazquez), GFA, 2020.
- “Itzalen Dama eta Patxi Bakallu 1: Herri Margotua” (idazlea Urtzi Leonet Santa Cruz), Elkar (2022)
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak