Margoak paisaia desolatua irudikatzen du, amesgaiztokoa. Atzean, laino zikinen artean, New Yorkeko silueta ikus daiteke. Lehen planoan, aldiz, giza irudiak daude: bi zutik, erdian, Jesus Kristoren itxurarekin, garraxika eta begiak estalita; beste batzuk hondakinen artean lurrean eroriak daude. Ezkerreko aldean hiru haur, horiek ere begiak estalita, zutik, eszena aldera begira daude. Margolana bi hegazkinekin osatzen da, bat haur batek eskuan du, besteak lurraren kontra jo du.[2]