Izartza[1] Arabako Bernedo udalerriaren iparraldean eta Gasteizko mendien hegoaldean kokaturik dagoen herria da.
Gaur egun ia hutsik dago, ekialdean mugakide daukan Berrozi dagoen moduan. XIX. mendearen hasieran galdu zen euskara. Aipagarria da Santa Luzia eliza erromanikoa.[2]
Historia
XI. mendean erregistratuta dago hiribilduaren titulua, Izartzako Jaurerriaren jabeak Bikuñatarrak izan zirelarik. 1025eko Donemiliagako goldean ere Izarza toponimoa aipatzen da.
1961era arte Arluzea udalerriaren zati, 1961-1976 tartean Arluzea-Markiz delakoaren barnean kokatu zuten azken urte horretan Bernedora pasa arte.
Demografia
Ondasun nabarmenak
- Santa Luzia eliza: dorrea 1756 urtean eraiki zen eta erretaula nagusia 1918koa da.
Erreferentziak
Bibliografia
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Ikus, gainera
Kanpo estekak