Izarren argia 2010 urtean Baleuko S.L. enpresak ekoitzitako euskal filma da, Mikel Ruedak zuzendutako lehendabizikoa.[1][2]
Lehendabizikoz Donostiako Zinemaldian 2010eko irailaren 19an agertu zen jendaurrean,[3] eta zinemetan 2010eko urriaren 22an estreinatu zuten.
Euskaraz egindako film honek gaztelaniaz Estrellas que alcanzar eta ingelesez Stars to Wish Upon ditu izenak.
Filmak, Gerra Zibilean, Mutrikuko Saturraran hondartzan zeuden pare bat hotel eta apaizgaitegia espetxe bilakatu zituzten non 1938tik 1944ra 1.500 emakume inguru egon ziren preso. Bertan "Komunismoa desagerrarazteko" aitzakian, 57 ume euren amarengandik urrunarazi zituzten eta matxinatuen aldeko familiei eman.[4]
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
|
Victoria (Barbara Goenaga) 1938an ahizpa eta semearekin batera Saturrarango kartzelan sartutako emakume errepublikanoa da. Bertan, mesedeetako mojen eta "Pantera Blanca" delakoaren (Itziar Lazkano) ardurapean semea kendu ez ezik frankisten gehiegikeriak ere jasango ditu.
Ezaugarri teknikoak
Pertsonaiak
Ikusi ere
Erreferentziak
Kanpo estekak