Izar Zubiaga Iriarte (Durango, Bizkaia, 2006koazaroaren 15a) bizkaitar futbolaria da. Atezain jokatzen du Emakumezkoen Euskal Ligako Elorrioko Lehen taldean.[1][2] 2023ko ekainaren 18an Elorrio emakumezkoen Futbol Taldea Euskal Kopako txapelduna izan zen Laudion.[3][4][5]
Biografia
Durangoko Kurutziaga ikastolan ikasi du. 7 urte zituela Gure esku-ren 123 kilometroko giza-katea osatu zuenetako bat izan zen. Hasierako kilometroan egon zen, Landakon hain zuzen ere.[6] Hasierako kilometro horretan hauexek egon ziren: Iñaki Gorritxategi, 83 urteko gerrako mutikoa; Maribi Estankona, andereño eta 71 urteko Durangoko ikastolaren sortzailea; Rakel Odiaga, Berbaroko langilea eta Durangoko Gure Esku Dagoko kidea; Peru Arrasate, 20 urteko kazetaritza-ikaslea; Xabier Barreña, Durangoko Bertso Eskolako lehen kilometroa, 14 urtekoa; Izar Zubiaga, 7 urtekoa.[6]
Futbolari ibilbidea
2018an jaioterriko Ezkurdi taldean hasi zen jokatzen.[7] 2018-2019 denboraldia Atthetic taldearekin jokatu zuen, hurrengo urtean kadete taldean aritu zen.[8] 2021ean, 15 urte zituela Elorrio B taldera pasatu zen. Hurrengo denboraldian goi mailara pasatuta, Elorrio Lehen taldera.
2023ko ekainaren 18an Elorrioko emakumezkoen Futbol Taldea Euskal Kopako txapelduna izan zen Laudion. 1-1 berdindu ostean, penalti-txandan, Zubiagak 3 penalti-jaurtiketa gelditzea lortu zuen. Arratsalde berean Elorrioko udaletxeko balkoitik taldeak herritarren eta zaletuen omenaldia jaso zuen.[9]
2022-2023ko taldeko kideak hauexek izan ziren: Atean (Olatz Alberdi Etxeberria eta Izar Zubiaga Iriarte), defentsan (Desiré Guardado Mingo, Irati Uriarte Gómez, Izaro Sanz de Vicuña Arego, Maite Huerta Martínez eta Sara Igartua Agirre), zelai erdian (Alaine Marcos Larrañaga, Elene Arando Esnaola, Eneritz González Arruti, Irene Azkune Ansa, Jone Alas Ugarte, Itsasne Larruskain Antxia, Maider Jorge Gabilondo eta María López Castillo), aurrean (Miriam Exposito García, Irune Parras Noval, Izarra Arredondo Barturen, Janire Ibarluzea Moto, Laura Romero Vilarchao, Matxalen Fondado Eriz eta Nerea González Guerrero), entrenatzailetzan, besteak beste, Gontzal Arana Eriz.[1]
Taldeak
Denboraldia
Adina
Taldea
2018-2019
12 urte
Ezkurdi
Haurrak
2019-2020
13 urte
Athletic Club
Haurrak
2020-2021
14 urte
Athletic Club
Kadetea
2021-2022
15 urte
Elorrio B B taldea
2022- ...
16 urte
Elorrio Lehen taldea
Sariak eta aintzatespenak
2022-2023ko Euskal Ligan 3. postua lortu zuen Elorrio taldearekin.
2023ko ekainaren 18an Elorrio emakumezkoen Futbol Taldea Euskal Kopako txapelduna izan zen Laudion.[10] Arratsalde berean Elorrioko udaletxeko balkoitik taldeak herritarren eta zaletuen omenaldia jaso zuen.[3]