Izar-malkoak Fernando Morillo idazlearen eleberri bat da, estreinakoz 2002. urtean argitaratua. 2003ko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen. 2016an liburuaren bertsio berritua argitaratu zen, Gaumin argitaletxearen eskutik.
Eleberriaren izenburuak Pleiadeei egiten dio erreferentzia. Pleiadeak eta Orion aipatzen dira liburuan behin baino gehiagotan. Pleiadeak konstelazioa, izar-malkoak, eta Pleiadeak eta Orion, mitologiako pertsonaiak, aipatzen dira.
Pertsonaia nagusiak
- Beñat. Narratzailea. Beñatek Maiderri, zuka, igorritako testu luzea da eleberria. Beñaten ikuspuntutik kontatzen dira gertakizunak. Beñaten sentimenduak, Beñaten zalantzak, Beñaten usteak...
- Maider. Beñatek Maiderrekin harremanetan hasiko da eta harreman horren ingurukoak kontatzea, horixe da eleberriaren mamia.
- Jaione. Beñatekin harremanetan ibilitako neska. Beñatekin harremanetan sakondu nahiko lukeen neska.
- Gurasoak. Bigarren mailako protagonismoa dute aurreko hiru pertsonaien gurasoek.
Haria
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Beñatek, hamasei urteko gazteak, adin beretsuko Maider ezagutu du diskoteka batean eta bat-batean harenganako erakarmena sentitzen du. Berehala bien arteko harremana hasten da. Diskotekatik atera eta muino batera igota, musuka hasten dira suharki, Izar-malkoak izena duten izarren azpian, greziar mitologian Orion ehiztariaren helburu izan zirenak; gero Beñatek Maiderri etxeko ezkaratzeraino lagunduko dio.
Beñat Jaionerekiko harreman batetik dator; Jaione berarekin maiteminduta dago, baina Beñat derrigortuta sentitzen da eta horregatik eten egin du harremana. Maiderrek harremana abiatzean erakutsi duen ausardiak harrituta uzten du. Baina, lehen gauean telefono-zenbakiak elkarri eman arren, astebete pasa eta Beñatek ez du Maiderren berririk. Informatikazale porrokatua izanik, hacker gisa jarduten du etxean bitartean, Ibon lagunarekin. Hari egoera azaltzen dio, halako etsipenez, baina lagunaren aholkuei jarraiki (besteak beste, neska harekin kontuz ibili behar dela ohartarazi diotela kontatzen dio) ez da gehiegi larritzen ere.
Handik bi astera, ordea, Jaione bere etxera agertzen da ustekabean; Beñaten aitak ireki dio atea. Beñat guztiz urdurituta ateratzen da berarekin. Pasieran duela bi aste neska beltzaran batekin, Maiderrekin alegia, besarkatuta ikusi zuela kontatzen dio, eta harekin ibiltzen den galdetu. Beñatek ezetz erantzuten dio. Jaionek neska hori ez zaiola batere gustatzen ohartarazten dio; gero, taberna batean, musuka hasten dira, eta Beñatek beste inorekin ibiltzeko asmorik ez duela berresten dio. Jaioneren etxerako bidean, Jaione bere gurasoekin topo egin ustekabean eta lotsaturik geratzen da, Jaioneren amak Beñat goitik behera arakatzen duen bitartean. Aitaren laguntzarekin, Jaione Beñatekin geratu ahal izango da azkenean.
Beste egun batzuen buruan, Maider izango da Beñaten etxera ustekabean agertuko dena, bere aitaren harridurarako. Beñatek ez daki nora jo eta bat-batean zer dela eta, hainbeste egun igarota, galdetzen dio. Maiderrek besterik gabe berarekin gustura dagoela erantzun, bakarrik sentitzen zela, eta antzerkira joateko konbitea egiten dio. Beñatek baietza eman eta hurrengo egunetan ere maiz aterako dira elkarrekin. Egun batean, lagunekin parrandan eta mozkorturik, ezagun batek Maiderrekin dabilen galdetu eta berak ere harekin ibilia dela kontatzen dio, sexu harremanetarako neska beroa zela esaten. Beraz, Maider ez da birjina, baina Beñat bai.
Hurrengo egun batean, Maiderren gurasoak kanpoan daudela aprobetxatuz, txortan egiten dute elkarrekin, kondoiarekin, Beñatentzat lehen aldia dena; ongi pasatzen du baina berak aurrez uste zuen baino sentsazio apalagoa geratzen zaio. Harremanaren ondoren gazi-gozoa geratzen zaio, gozoa izan baita unea baina aldi berean amaitzean Maider guztiz hoztu eta ohiko zereginetara itzultzen delako. Hurrengo egunetan ere maiz praktikatuko dituzte sexu harremanak eta pasieran ere asko egiten dute. Egun batean, larrua jotzen ari direla Maiderri hilekoa etorri eta azkenean dutxan bukatzen dute biek, baina une horretan Maiderren gurasoak sartuko dira etxera. Maider bainugelatik ateratzen denean, ama berehala konturatzen da mutil batekin dagoela eta huts egin diola esaten dio Maiderri; hala ere, amak lagundu egingo du azkenean aita komunera beharrak egitera ez sartzeko etxetik berriz ere alde eginez.
Maider eta Beñat elkarrekin jarraitu zutela kontatzen du Beñatek. Berarekin asko neskei buruz ikasi zuela aitortzen du. Hala ere, neska berataz nolabait aprobetxatzen ari dela sumatzen hasten da. Ibonek ere neska horrekin kontuz ibiltzeko esaten dio eta hobe lukeela Jaionerengana itzuli. Hurrengo egunetan, Maiderrek gaixorik dagoela eta berarekin ezingo dela atera esateko deitzen dio behin baino gehiagotan. Halako batean, Beñatek bere etxera joatea erabakitzen du. Horretarako, hilerritik pasa behar du, etxera lagundu zuen lehen egunean bezalaxe; gaua da eta giro beldurgarria dago han, baina hala ere sartu eta lore sorta hartzen du Maiderrentzat. Bere etxeko ezkaratzean, txirrina jo eta ez du inork erantzuten. Orduantxe, Maider etxetik hurbil Maider mutil batekin musuka ikusten du auto baten barruan. Handik pasatzen den mutiko bati hamar euro ematen dizkio autora hurbildu eta Maiderri lore sorta eman eta Orionek Izar-malkoak uzten dituela esatearen truke.
Hurrengo egunetan telefonoz deitzen diote etxera baina berak ez du hartzen. Ordenagailuan aritzen da. Egun batean, ordea, aitak neska bat atean dagoela esaten dio. Atera eta Maider topatzen du. Kalera ateratzen dira eta Maiderrek gertatutakoa sentitzen duela aitortzen dio. Beñatek, ordea, gauzak orain garbi ikusten ditu. Egun batean Beñat topatu eta neska beroa zela aitortu zion mutilarekin bezala jokatu du Maiderrek berarekin ere, beste mutil baterako tranpolin gisa, benetan desio duen mutil horren arreta erakartzeko eta berak ere sutsuago sentitzeko. Maiderrek onartu egiten du gertatutakoa horrela izan dela eta alde egiten du. Harreman hori, gogorra izan arren, berarentzat irakaspen handia izan dela ikusten du orain Beñatek. Gainera, Beñat konturatuko da hackerren oinarrizko lege batean ere kale egin zuela: Maiderri behar baino gehiago kontatu zion, bere garaian, hacker abileziei buruz. Egindako akats horretatik ere zerbait ikasiko du Beñatek, modu mingarrian.
Egun batean, Jaionerekin topatuko du eta Maiderrekin gertatu zaiona sentitzen duela esango dio eta ikasten laguntzeko eskatzen dio. Beñatek baiezkoa emango dio eta izandako porrotaren ondoren sentimenduek esango diotenaren zain geratzen da.
Kanpo estekak