Istingor handia (Gallinago media) eskolopazidoen familiako hegazti zangaluzea da[1].
Iparraldeko Europa eta Errusiako padura, tundra eta eskualde hezetan bizi den hegazti hau neguan Afrikara migratzen da.
Istingor arrunta baino handiagoa da eta hegoen ertzak zuriak dituena. Paseko hegaztia da eta gutxitan ikusten da Euskal Herrian.[2]
Erreferentziak