Irlandar dantzak

Irlandar dantzariak San Patrizio egunean Fort Collinsen

Irlandar dantzak ugariak dira eta bi taldetan sailka daitezke: gizarte-dantzak eta kontzertu-dantzak.

Irlandar gizarte-dantzen artean céilí eta set dantzak ditugu. Irlandar set eta céilí dantzak taldekako dantzak dira, normalean lau bikoteko karratuak osatuz dantzatzen direnak.

Kontzertu-dantzak aldiz, zapateatuarekin lotzen ohi da. Irlandar zapateatua hanka-mugimendu azkarrak ditu ezaugarri, gorputz-enborra eta besoak geldirik egoten diren bitartean. Dantza hau 1994an ezagun bihurtu zen Riverdance ikuskizunari esker.

Irlandar céilí dantzak

Siege of Ennis, "Cumann Céilí Vín"ek dantzatua, Vienan ( Austria)

Irlandar gizarte-dantzak, edo céilíak, (NAF: [ˈkeɪli]) aldaera asko ditu Irlandan eta mundu osoan zehar. Céilíak hiru eta hamasei pertsonen artean dantza daitezke. Horrez gain, baita bikote kopuru mugagabea izanik ere dantza daitezke nahiz lerro luzean zein biribilean ("Shoe the Donkey", "Walls of Limerick" edo "Bonfire Dance" dantzetan bezala).

Irlandar set dantzak

Set dantzak lau bikoteez osatutako karratutan dantzatzen da eta irudiak egitean datza. Irudiak egiten dituzten bitartean, dantzariek pauso desberdinak ematen dituzte, leku batetik bestera korritu behar duten distantziaren arabera. Erabiltzen den musika reel, giga, slide edota polka izan daiteke.

Irlandan ez ezik, Kanadan, Estatu Batuetan, Australian, Europan eta beste zenbait herrialdeetan ezaguna da

Sean Nós

Sean-Nós hitzak "estilo zaharra" esan nahi du hitzez hitz, eta bakarkako dantza tradizional irlandarra da. Connemaran eta Irlandako mendebaldeko kostan dantzatzen da bereziki. Dantza honetan Irlandar zapatatuan baino askoz gehiago mugitzen dira oinak eta gorputza.

Irlandar zapatatua

Jatorria

Irlandar zapatatua sean nósen du bere jatorria. Hainbat zapatatu mota ezberdin daude Irlandan, adibidez Connemara erara, baina ezagunena Munster era da, hegoaldeko era ere deitua, An Coimisiún le Rincí Gaelachak (Irlandako Dantza Batzordea) araututakoa.

Dantzak

Zapatatuak bi motatan sailkatzen dira dantzarien zapaten arabera: zapata gogorrekoak eta zapata bigunekoak.

Zapatu bigunen artean Reel, slip jig, light jig, eta single jig dantzak daude. Zapatu gogorren artean, aldiz, hornpipe, treble jig, treble reel eta traditional sets dantzak.

Zapatak eta jantziak

Esan bezala, bi zapata motak erabiltzen dira: zapata bigunak eta zapata gogorrak. Zapata gogorren ("zapata astunak" edo "giga zapatak") puntak eta takoiak beira-zuntzez egina daude. Lehendabiziko zapata gogorrak zurezko edo larruz eginiko puntak zituzten, baina beira-zuntzari esker zapaten pisua murriztea lortu zen. Zapata bigunek ("ghillies") ballet dantzatzekoen antzeko itxura daukate. "Ghillies" zapatak bakarrik emakumeek erabiltzen dituzte, gizonek berriz, takoi gogorreko larruzko zapata beltzak janzten dituzte.

Hainbat urte lehenago dantzatzeko erabiltzen ziren jantziak "igandeetakoak" ziren, baina 1980ko hamarkada geroztik jantzi bordatuak erabiltzen dira.

Kanpo estekak

Informazioa

Elkarteak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Irlandako Ataria

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!