Intxaurrondo beltza (Juglans nigra) Juglans generoko hosto galkorreko zuhaitza da. Oso bizkor hazten da; 30 m inguru luzea eta adaje zabalekoa izaten da. Lizarraren antzeko hostoak izaten ditu. Fruituaren barruko mamia txikia du, eta mintzetatik banatzen oso zaila. Duen zuragatik lantzen da batez ere.[1]