Internazional Sozialista

Internazional Sozialista
Datuak
Motapolitical international (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
Ideologiasozialdemokrazia eta sozialismo demokratikoa
Jarduera
Kide kopurua153
Agintea
LehendakariaGeorge Papandreou, António Guterres eta Pedro Sánchez Pérez-Castejón
Egoitza nagusi
Legezko formairabazi asmorik gabeko elkartea
Historia
Sorrera1951ko ekainaren 3a
webgune ofiziala
Facebook: SocInternational Twitter: Soc_Intl Edit the value on Wikidata

Internazional Sozialista (laburtuz, IS) alderdi sozialistak, laboristak eta sozialdemokratak barne hartzen dituen nazioarteko erakundea da, Frankfurten 1951. urtean sortutakoa.

Historia

Internazional Sozialistaren jatorria 1889. urtean sortu zen Bigarren Internazionala da: 1923. urtean Internazional Langile eta Sozialista gisa berrantolatu zen, baina 1940. urtean desegin egin zuten. Bigarren Mundu Gerraren ostean, 1951. urtean berriro eratu zen, hainbat urtetako lanaren ondorik, gaurdaino irauten duen Internazional Sozialista gisa: 1944. urtean hasi ziren antolatzen, eta hainbat batzar egin zituzten urtero.

Internazional Sozialistaren lehenengo Biltzar edo kongresua Frankfurten izan zen, 1951ko ekainaren 30etik uztaileko 3ra bitartean, erakundearen sorrera, egitura, egitekoak, helburuak eta abar ezarriz. Bai kontrolik gabeko kapitalismoa bai sobietar komunismoa gaitzetsi zituzten, eta interes publikoek lehentasuna duten sistema aldarrikatzen zuten, interes pribatuen gainetik. Hogeita zazpi erakunde egon ziren Internazional Sozialista sortu zuten biltzarrean.

Internazional Sozialistaren XXIV. Biltzarra 2012. urteko abuztuaren 30etik irailaren 2ra bitartean izan da, Lurmutur Hirian.

Antolaketa

Zuzendaritza-erakunde nagusiak:

Kanpo estekak

Erreferentziak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!