Lucina Konstantia Ingeborg Malmström, jaiotzez Wallenius, (Oulu, 1831ko urtarrilaren 1a – Helsinki, 1919ko ekainaren 7a) finlandiar poeta eta margolaria izan zen.
Poeta gisa, Myosotis palustris izengoitia erabili zuen eta suedieraz idatzi zuen[1]. Margolaria ere izan zen eta Robert Wilhelm Ekman artista ezagunaren eskutik ikasi zuen. Gutxienez hiru elizatako erretaulak margotu zituen, horietako bat Suodenniemiko elizan. Malmströmen esanetan, Vantaako San Laurendi elizako erretaula ere margotu zuen, baina, oro har, Ekman irakaslearen lantzat hartzen da[2].
1857an, Karl Robert Malmströmekin ezkondu zen[1].
Lanak
- Dikter: urval ur en större samling: Andra häftet; af Myosotis palustris. Författare, Viborg 1899.
- Dikter: urval ur en större samling: Tredje häftet; af Myosotis palustris. Författare, Åbo 1899.
Erreferentziak
Kanpo estekak