Inexa de Gaxen (pastorala)

Inexa de Gaxen (pastorala)
Jatorria
Argitaratze-data2024
IzenburuaInexa de Gaxen
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara eta okzitaniera
LibretistaItxaro Borda

Inexa de Gaxen pastorala Itxaro Bordak idatzitako lana da, 2024ko ekainaren 15ean eta 16an Bastidan, eta irailaren 21ean eta 22an Bardozen, Xarnegu eskualdeko lagunek taularatua non 104 herritarrrek parte hartu zuten. Inexa de Gaxen emakumearen istorioa jaso zuen pastoralak. Pantxika Urrutik errejent kargua du. Berezitasun bat ukanen du pastoralak, bi hizkuntzatan izanen baita: euskaraz eta okzitanieraz. [1]

Inexa de Gaxen

14 urte zituela, 1580an, sorginkeriagatik salatu zuten. Urtubiako jaunak Hendaian atxilo hartu zuen gaztea, eta 18 urte bete arte ez zuten askatu, orduan Akizeko apezpikuak zuritu baitzuen. Irunen atzeman zuen aterpea, eta han Pedro de Sanza Hondarribiako soldaduarekin ezkondu zen. 1611n sorginkeria leporatu zioten berriro. Akusazioak gorabehera, irmo jarraitu zuen eta berriz errugabetzea lortu. Hala ere, erbestera behartua izan zen, Bidasoko ontzi batean. Gaxen Inesaren azken patua misterio bat da oraindik... Hala dio, bederen, hari buruz gurera arte heldu den informazio apurrak.[2]

Itxaro Bordak azaldu zuenez «Ikerketa lan bat egin dut sorginkeriaren inguruan, Lapurdiko sorgin auziei buruz, eta giroari buruzko lanketa bat egin dut. Inesa Gaxeni buruzko ikerketak ere egin ditut: badira hatz historikoak, baina askotan fikzioarekin bete behar dira falta diren elementuak».[1]

Okzitanieraz ere bai

Hastapenean euskaraz izanen zela uste bazuen ere, Xarneguko herritarrekin mintzatzean ohartu zen «bi hizkuntzek presentzia» izan dutela leku horretan. Xarnegu eremuko berezitasuna da «bi nortasunek bakarra» osatzen dutela, Urrutiren arabera. «Ber familian okzitaniarrak eta euskaldunak badira, eta naturala da haientzat». Hala, Bordak idatzitakoa Yvan Bareyrek itzuli du okzitanierara, «pertsonaia zehatz batzuentzat eta kantuentzat».[1]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!