In A Lonely Place (euskaraz: «Leku bakarti batean») 1950eko Nicholas Ray estatubatuar zinema zuzendariaren film noirra da, Dorothy B. Hughesen 1947ko izen bereko eleberrian oinarrituta.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Bi gizon protagonistak Europan izandako bi soldadu dira. Gerran parte hartu ostean, Los Angelesen bizi dira. Dix Steele hegazkin pilotu aritu zen gatazkan, eta bere lagun Mel Terris aberaskumearen etxean bizi da, osabak hilero bidaltzen dion dirua dela medio. Dixek, ustez, fikzio kriminalean dihardu, liburu bat idazten. Emakumeak gorrotatzen ditu, eta, bakardadean hondoraturik, ezin du bere sen hiltzailea baretu. Lagun min Brub Nicolai, berriz, polizia da, eta hiriko emakumeen erailketak ikertzen ari da.[1]
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak