In Hell (euskaraz Infernuan), 2003ko Ringo Lam hongkondarrak zuzendutako ekintza film bat da. Jean-Claude Van Damme, Lawrence Taylor, Marnie Alton, Malakai Davidson eta Billy Rieck aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Errusia, Kravavi espetxean herrialde guztiko gaizkile izugarrienak preso daude. Herrialdean oraindik gelditzen diren Erdi aroko goi segurtasuneko azken espetxeetako bat da. Egunero, presoak minez jositako zelai arriskutsuetan barna trenbide amaigabe bat eraikitzera eramaten dituzte.
Kyle Lord (Jean-Claude Van Damme) estatubatuar ingeniaria Moskun bere emaztea bortxatu eta erail duen gaizkile bat hiltzeagatik atxilotua eta Krakavin bizi osorako espetxera zigortuak izan da.
Hruschov jenerala (Lloyd Battista) Krakaviko zuzendari ankerrak denborapasa eta bera eta bere morroiek dirua irabazteko asmoz kirol bat asmatu du. Presoek kirol horri Sparka deritzote. Preso oldarkor eta indartsuak bakarrik dira Sparka kirolean bizirauteko gai. Batzuk, 451 presoa (Lawrence Taylor) tartean, basakeria eta ankerkeria horretan beren gizatasuna mantentzen saiatuko dira. 451 presoa Kyleri harentzat ezezaguna den mundu bortitz horretara egokitzen lagunduko dio, baina Kyle bere berezko borrokak borrokatzeko Patua duen gizasemea da.
Aktoreak
Kanpo estekak