Il pendolo di Foucault (euskaraz, Foucaulten pendulua) Umberto Eco italiar idazle eta filosofoaren eleberri bat da. 1988an argitaratu zen lehen aldiz eta munduko hizkuntza askotara itzuli da.
Liburua hamar Sefirothak irudikatzen dituzten hamar segmentutan banatuta dago. Kabala, alkimia eta konspirazioaren teoriari buruzko erreferentzia esoterikoz beteta dago: hainbeste, ezen Anthony Burgess kritikari eta eleberrigileak aurkibidea behar zuela iradoki zuen[1]. Izenburuaren penduluak Léon Foucault fisikari frantziarrak Lurraren errotazioa frogatzeko diseinatutako pendulua adierazten du, eleberriaren barnean esanahi sinbolikoa duena. Batzuen ustez, Michel Foucaulti buruz ari da[oh 1], Ecok filosofo frantsesarekin zuen adiskidetasuna adieraziz[2], baina egileak "Michel Foucaulti buruzko intentziozko erreferentzia oro ukatzen du"[3]; hori haren literatur txantxa sotiletakotzat hartzen da[4].
Oharrak
- ↑ Eleberria Michel Foucaulten heriotzaren hurrengo egunean amaitzen da, 1984ko ekainaren 25ean
Erreferentzia
Kanpo estekak