Ijiraq Saturno planetako satelite natural bat da. Ijiraq forma irregularreko satelite bat da. Brett Gladman eta John J. Kavelaarsek osatutako taldeak aurkitu zuen 2000. urtean, irailaren 23an. Behin-behineko izena S/2000 S 6 izan zen. Gaur egungo izena, Ijiraq, Inuit mitologiatik datorrena, 2003an eman zitzaion.
Deskribapena
Ijiraq 10 km-ko diametroa duen satelite irregular bat da, Saturnotik 11.422.000 km-ko batez besteko distantziara orbitatzen duena. Inuit taldeko beste kideen hurbiltasunagatik eta satelitearen koloreagatik, Ijiraq talde hori sortu zuela aspaldian desintegratu zen gorputz handiago baten zati batetik datorrela uste da.
Erreferentziak
Kanpo estekak